miƩrcoles, 28 de mayo de 2008
jueves, 10 de enero de 2008
Josu Mendicuteren bideoari buruz...
Ikasle honen ahoskerari erreparatu nion gero. Egia esan Josuk, Euskaltzaindiaren arau denak errespetatu egiten ditu, naturaltasunez gainera, berba egiterakoan. Perfektua izateko, hasierako barregura ezabatuko nuke. Irakurtzen dagoela (edo behintzat hori ematen du) somatzen da. Baina esan beharra dago, gauza txiki horiek hobetzen baditu, oso kazetari edo aurkesle ona izatera heldu daitekeela.
Errepikatzen dut, argitu beharra dagoela zein zen ataza horren helburua, bideoa hobeto ebaluatu ahal izateko.
lunes, 19 de noviembre de 2007
cool edit 2.0
IKUS-ENTZUTEKOAREN FITXA TEKNIKOA:
Irudiak: SONY mini DV, Mikel Aretxabaleta
Lokalizazioa: Urdulizko T4 lokala.
Edizioa: Power Director
Soinu banda: Maputxe (Fermin Muguruza eta Manu Chao)
Eskubideak: Copyleft
Egilea: Mikel Aretxabaleta
jueves, 15 de noviembre de 2007
1.ATAZA
TOPIX
Tokian tokiko albisteak, gaika sailkatuta, kategoria denetakoak, pertsonalizatu daitezkeenak eta berehalako bilaketa batean 6.000 iturri baino gehiagotan aurki daitezken albisteak agertuko dira web honetan. Azken belaunaldiko albiste bilatzailea dugu Topix, Google News edo Yahoo! Noticias webgunetan suerta daitezken pertsonalizazio arazoei eta hauen desordenari bukaera emateko asmoz sortua izan dena.
Gainera Topix.net-ek egungo web-ek eskaintzen dituzten azken zerbitzuak baditu ere: XML, RSS, beste web-etan titularrak dituzte leihoak eta sektore eta enpresen jarraipen pertsonalak.
Bilatzaile informatibo berri honek, 150.000 orri baino gehiago eskaintzen dizkigu gaika eta eremu geografikoetan ordenaturik. Open Directory Projectaren (lehen direktorio aske eta debaldekoa) fundatzailea izandakoak sortutako weba da.
FLICKR
Argazki eta imajinak elkarbanatzeko webgunea da flickr, eta gainera zenbait online plataformen komunitatea ere bada. Web 2.0 berrien eredutzat kontsideratuta dago. Webgune famatu honek, erabiltzaileentzat zerbitzari pertsonal bezala balio du argazki pertsonalak konpartitzeko. Horregatik, zerbitzu hau mundu osoko blogger-ek erabiltzen dute, euren argazkien gordeleku bezala. Famatua izatera heldu da, batetik online komunitate erraldoia sortu delako eta,bestetik, argazkiak etiketatuak izateko aukera ematen duelako eta asteko argazkirik hoberenen esploratzailea duelako. Filckr- ek bilioi bat inguruko argazki komunitatea dauka.(2007ko Abuztuan).
Eskaintzen dituen beste funtzionaltasun batzuk dira RSS eta Atom kanalak, eta baita ere API bat, zerbitzu eta aplikazio independienteak garatu nahi dituzten lana errazten duena. Macintosh erabiltzaileen artean oso erabilia da orrialde hau, beste asko ez bezala, PC/Windows egitura ez delako beharrezkoa bere erabilerako.
Google video-k, bideoen klipak beraien serbitzarietara igotzea ahalbidetzen du. Honela, edozein pertsonak bilatu eta ikus ditzake bere nabegatzailetik. Youtuberen konpetentzia bezala jaio zen, eta hauxe erosi egin zuen 2006ko Urriaren 10ean. Beren objektiboa, posible den bideo kopururik handiena pilatzeaz aparte, telesailetara heltzea da. Bi zerbitzu mota eskaintzen ditu: batetik, bideo artxiboak deskargatzea usten gaituena; eta bestetik, ikus-entzunezko produkzioak egiten dituztenei, tarifa baxu bategatik, produktuak zabaltzen usten diena.
Wikipedia entziklopedia askea eta eleanitza da, “wiki” teknologian oinarrituta. Bertan, boluntarioak dira idazten dutenak eta artikulu gehienak eraldatzeko posible dira. Ingeleseko bertsioa 2001ko Urtarrilaren 15ean hasi zen. Gaur egun, Wikipediak 253 hizkuntzetako edizioak ditu, nahiz eta oraindik 137 bakarrik dauden era aktiboan. Testu denak GNU dokumentazio askerako lizentziaz babesturik daude. Ekarpenak, euren sortzaileen jabetza pribatu bezala geratzen dira, lehen aipatutako lizentziak hauen distribuzio eta erreprodukzioa bermatzen duen bitartean.
Wikimapia zuzeneko baliabidea da, Google bilatzailearen mapak, sistema wiki batekin bateratzen dituena. Era honetan, posible da erabiltzaile denentzat edozein lekutako informazioa gehitzea. Planeta osoa irudikatu eta deskribatzeko asmoarekin azaldu zen proiektu hauxe 2006ko Maiatzaren 24an. Wikimapiak euren kolaboratzaileei “hotspot”ak gehitzea ahalbidetzen die edozein mapatan. Notatxoak idaztea ahalbidetzen du honek. Linkak berehala aktibatu egiten dira, bertan dauden edozein laukitxotan click egitean. Gainera, bisoreak, zoomaren erabilerarekin jokatzeko aukera ematen digu, distantzia desberdinetatik ikusi ahal izateko aukeratutako lekua.
EiTB
Hemen dugu Euskal hedabiderik garrantzitsuenaren web ofiziala. Honetan Euskal Telebista eta Irratiari buruzko informazioa aurki dezakegu. Atalen artean, EiTB TALDEA, BIDEOAK, AUDIOAK, EiTB 2.0, ZERBITZUAK, DENDA edo GUNE KORPORATIBOA aurki ditzakegu. Honetaz aparte, eguraldiaren ezagutza dugu zuzenean eta Blogak eta Foroak ere bai.